Bazkideak

La Voz de la Merindad

La Voz de la Merindad

La Voz de la Merindad aldizkariak 1929an hasi zuen bere ibilbidea eta, etapa eta protagonista ezberdinekin, gaur egunera arte iritsi da. Gertuko kazetaritzaren aintzindari eta Nafarroako tokiko aldizkari onenetariko bat bezala kontsideratua da askorengatik. Gure herrien XX. mendeko historia (eta orain XXI. mendekoa), bere orrialdeetan jasota dago.

Aldizkariaren bidez eskualdeko merkataritzari eta industriari lagundu nahi zaio, gure herrietan kontsumoa bultzatuz. Erdialdea tokiko komunikabide independenteen inguruan kohesionatu nahi da: euskarri kultural gisa jardun eta gure balioak erakutsiz gure memoria historikoa landuz, gure aniztasun kulturala, ondare komunala, euskara, tradizioak, gure harrobiak eta elkarteak babestuz.

Proiektua kazetaritza, merkataritza eta administrazio lanaz arduratzen diren profesionalen lanari esker ateratzen da aurrera, baita aldizkarian iragartzen diren tokiko 300 enpresa baino gehiagori esker, zein borondatezko laguntzaileen lana eta harpidedun edo irakurleen interesagatik ere.

Hedapena: Nafarroako Erdialdean: Tafalla, Erriberri, Orbaibar, Uxue, San Martin Unx, Mendigorria, Artaxoa, Larraga, Berbintzana, Miranda Arga, Faltzes, Azkoien, Beire, Kaparrotsu, Pitillas, Santakara, Murillo el Fruto.

Argitalpen data: Hamabostean behin, hilabete bakoitzeko 1 eta 15.