Bazkideak

Mendixut

Mendixut

Mendixut da Nafarroako Pirinioetako tokiko informazio aldizkari bakarra. 2000. urtean sortu ginen informazio hutsunea betetzeko asmoz, eta, harrezkero, hilabetekari bat argitaratu eta banatzen dugu Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako haranetan eta Nabaskoizeko Almiradioko herrietan, Auritzen, Aurizberrinl, Orreagan, Luzaiden eta Orotz-Betelun.

Mendixut ez da ildo editorial hutsa, bizitza propioa duen komunikabide bat da. Nafarroako Pirinioetan ekimenen bat duen pertsona, entitate edo elkarte guztien partaidetzarako prest dago.

Gaur egun, Pirinioetako komunitatearen topaleku izatearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, tokiko informazioa sortuz eta zabalduz.Horregatik, garai berrietara egokitzea, aldizkariari bultzada berria ematea eta gure webgunea eguneratzea erabaki genuen, informazio periodikoagoa, eta edonori irekitako edukia eskaintzeko. Zatoz gu bisitatzera www.mendixut.com-en. Facebook, Twitter eta Instagramen ere aurkituko gaituzue.