TTIPI-TTAPAren lehen zenbakia 1981ean argitaratu zen. Garai hartan (1981-1990), argitalpena hiruhilekoa zen. Bigarren garaian (1990-1997), aldizkaria hamabostean behin argitaratuko da, eta egitura profesionala hartuko du, hedapen handiagoa izateko eta edukiak nabarmen hobetzeko. Eta hirugarren garaian (1997tik orain arte), paperezko edizioaz gain, edizio digitala ere badu (orain ERRAN.EUS dena) eta baita hamaika urtez (1998-2009) TTIPI-TTAPA tokiko telebista ere.
Erran daiteke, izenari ohore eginez TTIPI-TTAPA (urratsez urrats), urtetik urtera hazten joan den proiektu baten aurrean gaudela, komunitate osoarentzat erakargarriak diren euskarri eta eduki berriak sortuz.
Helbidea
Posta elektronikoa
Web