II. Nafarpres Sariak

II. Nafarpres Sariak

Nafarpresek Nafarpres Sarien bigarren edizioa deitu du. Tokiko kazetaritza aitortu eta ikusarazteko eta Nafarroako tokiko komunitateak garatzen laguntzen duten hedabideen eta profesionalen lana nabarmentzeko sortu ziren sariak, herri horien kultura- eta gizarte-nortasuna zainduz. Sari hauek profesionalen ahalegina saritzea dute helburu, erreportaje, argazki, diseinu eta kanpainekin gure landa-inguruneko historiei ahotsa ematen dietelako eta denda txikien eta tokiko erakundeen balioa indartzen dutelako.

Oinarriak deskargatu

Epaimahaia

Bidane Beloki Ezker.

Bidane Beloki Ezker

Iruñerrian sortua eta egonkortuta. Bilboko EHUn Kazetaritza ikasketak egin, eta EITBko Networking sailean ekin zion ibilbide profesionalari, sare sozialen kudeaketa eta estrategian. Diseinuan eta argazkigintzan aritua gaztetatik ikasketak egin bitartean eta irratiko bidearekin uztartu arte. Duela hiru urtetik hona, kultur kazetari Euskalerria Irratiko mikrofonoen aitzinean, eta sareetako kudeatzaile pantailaren bestaldean.

Iñaki Zabaleta Urkiola.

Iñaki Zabaleta Urkiola

(Leitza, Nafarroa Garaia, 1952ko otsailaren 9a) EHUko unibertsitateko katedradun emeritua da Ikus-entzunezko Informazioaren Teoria, Teknika eta Teknologian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza Sailean.

Halaber, "European Minority Language Media and Journalism" ikerketa proiektuaren zuzendaria da, euskaraz idazten duen idazlea eta kazetaria. Irakaslea da irakasgai hauetan: "Multimedia Edizioa eta Produkzioa" eta "Kazetaritzaren Historia".

Irati Aizpurua San Román.

Irati Aizpurua San Román

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan Argazkilaritzan eta Sorkuntza Digitalean 2013an graduatua; 2015ean Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak emandako Arte Ikasketak Zabaltzeko Bekaren onuraduna izan zen eta honi esker, Argazkilaritza eta Diseinu Editorialeko graduondokoa burutu zuen.

Gaur egun, argazkilari profesional eta freelance gisa lan egiten du Diario de Navarra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) eta Nafarroako Gobernuarentzat.

Oiartso Los Arcos Urbina.

Oiartso Los Arcos Urbina

Nire fomakuntza Iturraman hasi nuen Arte Batxilergoarekin, Leioako Arte fakultatetik pasa ondoren Iruñeako Nafarroako Diseinu eskolan bukatu nituen nire ikasketak.

Ikasketekin batera nire lehenengo lanak egin nituen, lehen kartelak, diska portadak... eta 2008. urtean Tafallan dagoen Uxue Comunicacion enpresan sartu nintzen. Tafallan lanean egonda Nafarroako beste puntako Oninart-en, Lesakan, hasi nintzen. 2012tik 2014ra nire kabuz lanean egon eta gero 2014. urtean gaur egun lanean dihardudan GARA egunkarira iritsi nintzen, 10 urte hauetan lan ezberdinak egin izan ditut, egunkaritik hasi, publizitate kanpainak, publikazio ezberdinak... Gaur egun GARAko Infografia saileko arduraduna naiz.