Nafarroako III. tokiko prentsaren Jardunaldia azaroaren 28an izango da, Erriberriko Kultur Etxean.
Batez ere komunikazioaren sektoreko profesionalei zuzenduta dago, eta bereziki tokiko komunikabideetan lan egiten duten profesionalei, eta baita herrialde mailako prentsan lan egiten duten profesionalei ere, nagusiki prentsa idatzian zein digitalean.
Interesgarria izan daiteke, halaber, komunikazio-agentzietan lan egiten duten profesionalentzat, kontu-arduradunentzat eta komunikazioaren arlo guztietan ari diren ikasleentzat (kazetaritza, publizitatea eta harreman publikoak, ikus-entzunezkoak).
Jardunaldi hauen helburu nagusia Nafarroako tokiko prentsa ikusaraztea da, baita komunikazioaren sektoreko profesionalentzako topaleku izatea ere, batez ere tokiko prentsarekin lotura dutenentzat.
17:00 | Ongietorri instituzionala |
---|---|
17:30 | Hitzaldia. Tokiko hedabideak eta Europako hizkuntza gutxituetako hedabideak: antzeko erronkak, beharrezko lankidetza. Iñaki Zabaleta |
18:30 | Hitzaldia. Tokiko prentsa eta etorkizuna. Apunte batzuk. Javier Errea |
18:50 | Atsedena |
19:00 | Nafarpres Sarien I. Edizioa Sari banaketa |
20:00 | Jardunaldiaren amaiera Ekitaldia amaitu ondoren, familia argazkia egingo da sarituekin, eta ondoren aperitibo bat bertaratutakoentzat |