Nafarroako IV. tokiko prentsaren Jardunaldia urriaren 30ean izan zen, Otsagabiko Javi Eseverri Kultur Etxean.
Batez ere komunikazioaren sektoreko profesionalei zuzenduta dago, eta bereziki tokiko komunikabideetan lan egiten duten profesionalei, eta baita herrialde mailako prentsan lan egiten duten profesionalei ere, nagusiki prentsa idatzian zein digitalean.
Interesgarria izan daiteke, halaber, komunikazio-agentzietan lan egiten duten profesionalentzat, kontu-arduradunentzat eta komunikazioaren arlo guztietan ari diren ikasleentzat (kazetaritza, publizitatea eta harreman publikoak, ikus-entzunezkoak).
Jardunaldi hauen helburu nagusia Nafarroako tokiko prentsa ikusaraztea da, baita komunikazioaren sektoreko profesionalentzako topaleku izatea ere, batez ere tokiko prentsarekin lotura dutenentzat.
| 16:30 | Ongietorri instituzionala |
|---|---|
| 16:45 | Hitzaldiak: Kilometro zero informazioa |
| 17:15 | Mahai-ingurua |
| 18:00 | Atsedena |
| 18:10 | Nafarpres Eskola Sarien I. edizioa Sari banaketa |
| 18:30 | Nafarpres Sarien II. edizioa Sari banaketa |
| 19:30 | Jardunaldiaren itxiera Itxieraren ondoren, talde-argazkia egingo da saridunekin, eta ondoren bertaratutakoei aperitibo bat eskainiko zaie |