Nafarpres

Nafarpres

Tokiko prentsaren Nafarroako elkartea

Nafarpresek, tokiko prentsaren Nafarroako elkarteak, 2006ko abenduan hasi zuen bere ibilbidea, tokiko prentsa eta informazioa herritarrengandik hurbilen dagoen ikuspegitik sustatzeko helburuarekin.

Helburu orokorrak

  • Komunikabideekin, artearekin eta, oro har, kulturarekin zerikusia duten jarduera guztiak tokiko ikuspegitik sustatzea.
  • Multimedia ekoizpen artistiko eta informatiboa sustatzea tokiko ikuspegitik.
  • Nafarroako tokiko proiektu komunikatiboen arteko lankidetza-sare bat sortzea.
Nafarpres - 1
Nafarpres - 2

Beste helburu batzuk

  • Tokiko garapenari laguntzea, eskualde bakoitzeko ekonomia, merkataritza, kultura, tradizioak eta gizarte-egitura sustatuz, ildo horretako ekimen positiboak nabarmenduz eta saltoki txikien jarduera sustatuz.
  • Nafarroan tokiko prentsaren sektorea sortzen eta garatzen laguntzea, eta erreferentziazko solaskidea izatea administrazio publikoaren aurrean tokiko komunikabideei dagokien guztian.
  • Tokiko prentsaren sektorea sektore profesional gisa kokatzea, aitortua izan dadin maila sektorialean, instituzionalean eta akademikoan.
  • Tokiko hedabideen arteko sinergiak sustatzea, baliabideak ekonomizatzea ahalbidetuko duten kudeaketa-moduak partekatuz. Komunikabide nazionalak eta estatukoak iristen ez diren informazio-gune bat betetzea.

Nafarpres osatzen duten argitalpenak gure Foru Komunitatearen aniztasunaren eta heterogeneotasunaren erakusgarri dira.

Maiztasuna aldatu egiten da batetik bestera: Guaixe astekaria da, Ttipi-Ttapa eta La Voz de la Merindad hamaboskariak eta Mendixut, Txantrean Auzolan, Entreto2/Auzolan Valdizarbe, Entreto2/Auzolan Tierra Estella, Plaza Nueva eta Mailope hilabetekariak.

Argitalpen horien artean, hiru  euskara hutsean argitaratzen dira, Guaixe, Mailope eta Ttipi-Ttapa, eta gainerakoak gaztelaniaz nagusiki, baina barruan euskarazko orrialdeak dituzte.

Guztira, Nafarpresek 35.000 ale baino gehiago argitaratzen ditu hilean, Nafarroa osoko jendartean banatuta.

Gure elkartearekin bat egin nahi duzu?
BAZKIDETU

Zuzendaritza-batzordea