Tokiko kazetaritza ikasgeletara hurbiltzen dugu
Nafarpresek Tokiko Prentsaren Eskola Lehiaketaren bigarren edizioa jarri du abian. Ekimenaren helburua ikasleak hurbileko kazetaritzara gerturatzea eta gure herri, ibar eta eskualdeetan sortzen eta kontatzen den informazioaren balioa ezagutzen laguntzea da.
Lehiaketak beren inguruneari kazetaritza-begiradaz behatzera, ikertzera, galderak egitera eta inguruan gertatzen diren istorioak kontatzera gonbidatzen ditu ikasleak. Tokiko hedabideek nola lan egiten duten ezagutzeko eta, aldi berean, pentsamendu kritikoa, jakin-mina eta gertuko gaurkotasunarekiko interesa sustatzeko modu bat da.
Lanak aurkezteko epea 2026ko urriaren 20ra arte egongo da zabalik.
