Nafarpres Sariak

Nafarpres Sariak

Nafarpresek Nafarpres Sarien lehen edizioa deitu du. Tokiko kazetaritza aitortu eta ikusarazteko eta Nafarroako tokiko komunitateak garatzen laguntzen duten hedabideen eta profesionalen lana nabarmentzeko sortu ziren sariak, herri horien kultura- eta gizarte-nortasuna zainduz. Sari hauek profesionalen ahalegina saritzea dute helburu, erreportaje, argazki, diseinu eta kanpainekin gure landa-inguruneko historiei ahotsa ematen dietelako eta denda txikien eta tokiko erakundeen balioa indartzen dutelako.

Oinarriak deskargatu

Epaimahaia

Idoia Zabaleta Aranburu.

Idoia Zabaleta Aranburu

Berez Leitzekoa eta Iruñen bizi naiz aspaldi hontan  Iruñeko Arte eta Diseinu Eskolan  egin nituen argazki ikasketak, aldi berean Gaztediaren Etxean argazki ikastaro batzuk eman nituen.

Arte eskolatik ateratzerakoan 7Kan hasi nintzen lanean, Garako igandeko gehigarria ,10  urtez aritu nintzen
Gero, Argazkipress, Euskalherriko argazki agentzian egin nuen lan beste 10 bat urtez eta egun , freelance modura aritzen naiz , besteak beste FOKU/ARGAZKIPRESSentzat erreportari grafiko bezela.

 

Iñaki Zabaleta Urkiola.

Iñaki Zabaleta Urkiola

(Leitza, Nafarroa Garaia, 1952ko otsailaren 9a) EHUko unibertsitateko katedradun emeritua da Ikus-entzunezko Informazioaren Teoria, Teknika eta Teknologian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza Sailean.

Halaber, "European Minority Language Media and Journalism" ikerketa proiektuaren zuzendaria da, euskaraz idazten duen idazlea eta kazetaria. Irakaslea da irakasgai hauetan: "Multimedia Edizioa eta Produkzioa" eta "Kazetaritzaren Historia".

Miren Mindegia Petrirena.

Miren Mindegia Petrirena

(Elizondon, Baztan,1985) Iruñean bizi da egun. Euskalerria Irratiko esataria eta Diario de Noticias egunkariko kolaboratzailea da. Euskal Idazleen Elkarteko kidea eta kolaboratzailea ere bada.

Kultura, feminismoa, historia eta ondarea ditu hizpide bere lanetan, nagusiki. Ikus-entzunezkoen arloan, gidoigintza eta muntaia lanak egin ditu: "Arantzazu, harriz herri", "Beloagako gaztelua", Nabarralde Fundazioaren "Memoria lekuak" saila... 2018an, "Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak" komikia idatzi zuen, Adur Larrearen ilustrazioekin. Moderatzaile eta aurkezle lanak ere egin izan ditu hainbatetan.

Oiartso Los Arcos Urbina.

Oiartso Los Arcos Urbina

Nire fomakuntza Iturraman hasi nuen Arte Batxilergoarekin, Leioako Arte fakultatetik pasa ondoren Iruñeako Nafarroako Diseinu eskolan bukatu nituen nire ikasketak.

Ikasketekin batera nire lehenengo lanak egin nituen, lehen kartelak, diska portadak... eta 2008. urtean Tafallan dagoen Uxue Comunicacion enpresan sartu nintzen. Tafallan lanean egonda Nafarroako beste puntako Oninart-en, Lesakan, hasi nintzen. 2012tik 2014ra nire kabuz lanean egon eta gero 2014. urtean gaur egun lanean dihardudan GARA egunkarira iritsi nintzen, 10 urte hauetan lan ezberdinak egin izan ditut, egunkaritik hasi, publizitate kanpainak, publikazio ezberdinak... Gaur egun GARAko Infografia saileko arduraduna naiz.