Nafarroako V. tokiko prentsaren Jardunaldia urriaren 29an izanen da, Arruazuko Herriko Etxean.
Batez ere komunikazioaren sektoreko profesionalei zuzenduta dago, eta bereziki tokiko komunikabideetan lan egiten duten profesionalei, eta baita herrialde mailako prentsan lan egiten duten profesionalei ere, nagusiki prentsa idatzian zein digitalean.
Interesgarria izan daiteke, halaber, komunikazio-agentzietan lan egiten duten profesionalentzat, kontu-arduradunentzat eta komunikazioaren arlo guztietan ari diren ikasleentzat (kazetaritza, publizitatea eta harreman publikoak, ikus-entzunezkoak).
Jardunaldi hauen helburu nagusia Nafarroako tokiko prentsa ikusaraztea da, baita komunikazioaren sektoreko profesionalentzako topaleku izatea ere, batez ere tokiko prentsarekin lotura dutenentzat.
Izen-ematea doan

| 16:30 | Ongietorri instituzionala |
|---|---|
| 16:45 | Hitzaldiak |
| 17.15 | Mahai-ingurua |
| 18:00 | Atsedena |
| 18:10 | Nafarpres Eskola Sarien II. edizioa Sari banaketa |
| 18:30 | Nafarpres Sarien III. edizioa Sari banaketa |
| 19:30 | Jardunaldiaren itxiera Itxieraren ondoren, saridunekin talde argazkia egingo da eta bertaratutakoei auzatea eskainiko zaie |